Bartzelonan, Eric Wökel apartamentuetan gauzatutako interbentzioen irudiak…
Bazter samurrak, heriotzaren inguruko hausnarketa… Barraskilo oskolez hornitutako seaska batez eta 4 laminez osatutako instalazio honekin, 2010eko Nafarroako artista gazteen topaketetan parte hartzeko aukera izan dut.
2010. urteko Mugikortasun sortzailearen klausura Caceres-en. Honakoak, artista partaide guztien bidai liburuekin egindako erakusketaren irudiak eta nire ilustrazioekin kalean egindako interbentzio txikiaren irudiak dauzkazue.
REAJ (Red Española de Albergues Juveniles), antolatu duen Mugikortasun Sortzaile Planak, 50 artista gazte biltzen hari ditu Espainiako 5 aterpeetan. Bertan disziplina ezberdinetako artistek hiriaren ezaugarriak kontutan harturik, esparru publikoan bat-bateko hainbat interbentzio artistikoan sortu behar dituzte.
Nik Zaragozara joateko hautatua izan nintzen…
Osotasun baten parte gara, ama lurraren zati bat, naturaren atal bat, eguzki amandrearen seme edo alaba eta, horregatik, beraiekin batera garatu nahi dugu, beraiek zainduz geure izatea ere zaintzen dugula jakitun.
ITZALPETIK, argi ttantta bat zure egunerokotasunean.
Yolanda Arrieta
Castillo Suárez Garciaren EBELINA MANDARINA,
XXVIII. LIZARDI SARIA jaso du. Eta nik izan dut Ebelinari aurpegia jartzeko aukera!
Erein argitaletxea
360º, urteetan zehar osatutako mementuen bildumatik
sortutako mapa psikogeografikoa da. Objektu piktorikoaren
eta dioramaren artean noraezean dagoena.
2009ko Iruñeako Artista Gazteen erakusketan ikusgai.